Trena E1/E2/E5 (azaroak 29): zerbitzu berezia Real Sociedad – RB Salzburg partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du asteazkenean azaroak 29, Reale Arenan jokatuko den Real Sociedad – RB Salzburg partidarako.
Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea. Partiduaren itzulerako, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zarautzera.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.