ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (abenduak 2): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Rayo Vallecano norgeiagokoa dela eta

Body

BILBOKO TRANBIA

Larunbatean, abenduak 2, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du Athletic – Rayo Vallecano norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 16:15ean jokatuko da.

San Mameserako joateko, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (15:10 eta 15:45).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 20 minutuz. Etete hori Bilboko Udalak koordinatzen duen Udaleko Larrialdi Planean sartuta dago, partidura bertaratzen den jendea behar bezala husten dela bermatzeko. San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. 

Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
 

A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA

14:40etatik 19:40era, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.

•    Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira. 
•    Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.

Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira. Horrela 14:40ko irteera 14:50ean izango da, eta horrela 19:50era arte. 

KENDUTAKO GERALEKUA: 14:40tik 20:10era (ordu horretan hasiko da berriro zerbitzua), Luis Briñas

Informazio gehiago: Twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan