Euskotrenek gutxieneko garraio zerbitzuak bermatuko ditu greba deialdian
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Sozietate Publikoak, bihar, ostegunean, azaroaren 30ean bere trenbide, metro, tranbia, errepide eta funikularreko lineetan gutxieneko zerbitzuak emango dituela bermatuko du, hainbat sindikatuk greba orokorreko eguna deitu duten egunean.
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako aginduarekin bat etorriz, Euskotrenek erabiltzen dituen garraiobideek jarduera arruntaren %30 mantenduko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia dute, baita APP ofiziala eta www.euskotren.eus webgunean ere.