Bizkaiko autobusak (abenduak 8): Ibilbidearen aldaketa Leioako Nekazal eta Abere azoka ospakizuna dela eta
Datorren igandean, abenduaren 8an, Leioako Nekazal eta Abere Azoka ospatuko denez, Udalak hainbat kale ibilgailuentzat itxi beharko ditu eta horrek eragina izango du Getxo Gurutzeta eta Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik) autobus lineen ibilbideetan. Kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira 7:00etatik 17:00etara.
A3414 Bilbo-Getxo linea (Artxandako tuneletik)
A3471 Getxo-Gurutzeta Faduratik
- Getxo noranzkoan, Elexaldeko eta Ondizeko geralekuak kendu egingo dira.
- Gurutzeta/Bilbo noranzkoan, Ondizeko eta Elexaldeko geralekuak kendu egingo dira.
A3472 Areeta Bizkaiko Zubia – Gurutzeta linea
- Gurutzeta noranzkoan, autobusak ohi bezala ibiliko dira.
- Areeta-Bizkaiko Zubia noranzkoan, Elexaldeko geralekua kendu egingo da.
Ordezko geralekua: Luis Bilbao Libano, bi noranzkoetan
Informazio gehiago: twitter, @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan