ZERBITZU ALDAKETA

Entradilla

Bilboko tranbia (abenduaren 21ean): zerbitzua aldatuko da Santo Tomas azoka dela eta

Body

Abenduaren 21ean, osteguna, Bilboko Santo Tomas azoka ospatuko denez, Euskotrenek tranbia-zerbitzua aldatuko du.

 Goizeko 09:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, Arriaga eta Abando arteko zirkulazioa moztuta egongo da festa ospatu ahal izateko. 09:00ak arte zerbitzuan ez da aldaketarik izango, baina, mozketaren ondoren, tranbiaren ohiko maiztasunetan eta ibilbideetan aldaketak egongo dira:

  • Bolueta-Arriaga eta Arriaga-Bolueta: 15 minutuko maiztasuna.
  • Abando-La Casilla eta La Casilla-Abando: tranbiaren maiztasuna 12 minutukoa izango da ia egun osoan zehar.

Arriaga eta Abando arteko zirkulazioa berrezartzen denean, La Casilla-Atxuri ibilbideko hiru zerbitzu oso emango dira. Hauek izango dira La Casillako irteera‑orduak: 22:57, 23:12 eta 23:27.

Euskotrenek tranbia erabiliko dutenei gomendatzen die ordutegiak aurretiaz begiratzea APP ofizialean edo webguneko bilatzailean (www.euskotren.eus). Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 zenbakira ere dei dezakete. 

js-tarifas