Vitoria-Gasteizko tranbiak bere 15. urteurrena ospatuko du hiriko historiari buruzko jolas batekin

Entradilla

Vitoria-Gasteizko tranbiak bere 15. urteurrena ospatuko du hiriko historiari buruzko jolas batekin

Body

- KRONONAUTAK, herritar guztiei irekitako aztarna-jolasa, tranbiaren ibilbidetik egingo da, 2023ko abenduaren 22tik 2024ko urtarrilaren 6ra arte

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko Euskotren Sozietate Publikoak ekintza berezia antolatu du, “KRONONAUTAK” izenekoa, Vitoria-Gasteizko tranbien zerbitzua abian jartzearen 15. urteurrenaren esparruan.

Aztarna-jolas dibertigarria tranbiaren ibilbidetik egingo da, 2023ko abenduaren 22tik 2024ko urtarrilaren 6ra arte. Jolasean izena ematen duten parte-hartzaileek tranbiaren geralekuak igaro beharko dituzte, aztarnak bilatuz eta igarkizunak ebatziz, tranbiaren urteurrena ospatzera denboran bidaiatu duten Vitoria-Gasteizko iraganeko pertsona ospetsuak ezagutzeko. Eta, are garrantzitsuago, deskubrituko dute horietako nork erabaki duen hemen geratzea eta bere garaira ez itzultzea.

Jolasa 8 urtetik gorako pertsona guztientzat irekita dago, eta banaka edo taldeka parte hartuko da. Parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman beharko da: euskronos.eus webgunera joan, zuzenean helbidea sartu edo tranbiaren geralekuetan aurkitu ahalko den QR kodea eskaneatu beharko. Behin izena emanda, webguneak jolas bat proposatuko du eta ebazteko zein geralekura joan adieraziko du. Behin emaitza lortuta eta webgunean sartuta, webguneak hurrengo aztarna lortzeko geralekua adieraziko du. Pixkanaka, parte-hartzaileak geralekuz geraleku ibiliko dira igarkizunak ebatziz. Jolasaren amaierako atalean, oraingo garaian geratu den pertsonaia historikoa zein den deskubrituko dute.

Funtsean, KRONONAUTAK jolas parte-hartzaile, hezigarri eta dibertigarria da, non gasteiztarrek herriko historia eta pertsonaiei buruz ikasiko duten. Ekimen honekin, Euskotrenek tranbia zerbitzuaren 15. urteurrena partekatu nahi du herritarrekin, eta aisialdirako aukera aparta da gertu ditugun Gabonetako oporretan.

Tranbia zerbitzua 2008ko abenduaren 23an inauguratu zen, eta bere lehenengo 15 urteetan 106 milioi bidaiari baino gehiago eraman ditu. Gainera, 2023. urtean eskaria nahiko igo da, bereziki apirilaren 11z geroztik, egun horretan merkataritza-zerbitzuan Salburua auzorainoko trazaduraren hedapena ireki baitzen.
 

js-tarifas