Trena E1 / E2 / E5 (urtarrilak 2): zerbitzu berezia eskainiko da Real Sociedad – Alaves partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du asteartean, urtarrilak 2, Reale Arenan 19:15ean jokatuko den Real Sociedad – Deportivo Alaves partidarako.
Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea. Partiduaren itzulerako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara, Lasarte/Oriara eta Zarautzera.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.