Autobusak (urtarrilak 5): ibilbide aldaketak, Bilbon, Getxon, Donostian eta Eibarren, Erregeen Kabalgata dela eta
Datorren igandean, urtarrilaren 5ean, Erregeen Kabalgata dela eta, Euskotrenek autobus-zerbitzuak aldatuko ditu Bilbon, Getxon, Donostian eta Eibarren. Honako hauek dira aldaketak:
BIZKAIBUS
A3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletatik) 17:00etatik 19:30era, ez du zerbitzurik emango Kale Nagusian eta Errekalde Zumarkalean (bi noranzkoetan)
KENDUTAKO GERALEKUAK: Kale Nagusia 79, Kale Nagusia 74, Kale Nagusia 46 Sota, Errekalde Zumarkalea 14 eta Errekalde Zumarkalea 29
A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri eta A3451 Areeta-Armintza 17:00etatik 19:00tara eragina izango du Getxo eta Areetatik igarotzen den tartean.
- KENDUTAKO GERALEKUAK: Angel etorbidetik Regoyoseraino
- ORDEZKO GERALEKUAK: Los Chopos etorbideko guztiak eta Maidagan etorbideko guztiak
A3422 Areeta/Las Arenas-Berango 19:00etatik 20:30era eragina izango du Areetatik igarotzen den tartean
- Berangoko norabidean KENDUTAKO GERALEKUAK: Mayor Kalea 28tik Gobelaurrera
- Areeta/Las Arenas norabidea KENDUTAKO GERALEKUAK:Gobelaurren 45etik Las Mercedeseraino
ORDEZKO GERALEKUAK bi norabideetan: Zugazarte eta Golf Zaharreko guztiak
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete:
Twitter @bizkaibus tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan
LURRALDEBUS
DONOSTIA > ZUMAIA UK09/UK10/UK11
- DONOSTIARA SARRERAK: 17:00etatik 20:00etara, Zubieta Pz. eta Askatasunaren Geralekua bertan behera geratuko dira.
- DONOSTIATIK IRTEERAK: 17:00etatik 20:00etara, Askatasunaren hiribideko geralekua bertan behera geratuko da.
Zerbitzu guztiak Federico García Lorca kaletik aterako dira.
DEBABARRENA DB04 – DB02 (Eibarren)
Erregeen kabalgata dela eta, Eibarko erdigunea oinezkoentzat izango da urtarrilaren 4tik, 15:00etatik urtarrilaren 6ra, 22:00etara. Zerbitzua asteburuetan bezala egingo da.
DB02 KENDUTAKO GERALEKUA: Bidebarrieta
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete:
Twitter @lurraldebus tel.: 900 300 340 eta APPan.