Bilboko eta Gasteizko tranbia (urtarrilak 5): zerbitzu aldaketak, Bilbon eta Gasteizen, Erregeen kabalgata dela eta
Datorren ostiralean, urtarrilaren 5ean, Euskotrenek tranbia-zerbitzuak aldatuko ditu Bilbon eta Gasteizen. Honako hauek dira aldaketak:
BILBOKO TRANBIA
Eten egingo da zirkulazioa Arriaga eta Pío Barojaren arteko geralekuetan, 17:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera. Etenaldian zehar, tranbia La Casilla-Pío Baroja tartean ibiliko da 12 minutuan behin; Bolueta-Arriaga tartean, berriz, 15 minutuan behin. Eguneko gainerako orduetan zerbitzua ohikoa izango da.
GASTEIZKO TRANBIA
Angulema-Legebiltzarra geralekuen artean zirkulazioa eten egingo da, goizeko 10:00etatik 11:30era eta arratsaldeko 18:00etatik 21:30era. Eguneko gainerako orduetan ohiko zerbitzua emango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete:
944 333 333 telefono-zenbakia, www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailea, profila eta Euskotreneko APP ofiziala.