ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 / E2 / E5 (urtarrilak 27): zerbitzu berezia eskainiko da Real Sociedad – Rayo Vallecano partidarako

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du larunbatean, urtarrilak 27, Reale Arenan 14:00etan jokatuko den Real Sociedad – Rayo Vallecano partidarako. 

Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea. Partiduaren itzulerako, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zarautzera.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.