ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 (otsailak 24): trenen zerbitzua indartuko da Durangoko ’40 Minutu Rock’ jaialdia dela eta

Body

Larunbatean, otsailak 24, irteera bereziak izango dira egunez eta gauez Durangoko "40 Minutu Rock" jaialdia dela eta.

Jaialdira joateko joan-etorriak errazteko, otsailaren 24ko goizean (9:52tik 12:52ra) tren bereziak ibiliko dira Durangorako noranzkoan, Matikotik eta Lezamatik.

Gauean, gaueko ohiko zerbitzua indartu egingo da, Durangotik Matikora ordubeteko maiztasuna eskaintzeko. Tren batzuek Lezamara arte luzatuko dute ibilbidea. 

Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez joango direnei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. 

Zerbitzu berezi honen helburua da garraio publikoko alternatiba bat eskaintzea ekitaldiaz gozatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileak trenetan banatu ahal izatea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa eta Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokiak dituzte eskura.