ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 / E2 / E5 (otsailak 27): zerbitzu berezia eskainiko da Real Sociedad – Mallorca partidarako

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publikoak, tren-zerbitzua indartuko du asteartean, otsailak 27, Reale Arenan 21:30ean jokatuko den Real Sociedad – R.C.D. Mallorca partidarako. 

Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zarautzera. Tren horien irteera behar den denbora atzeratuko da luzapena edo penaltiak badaude.

Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.