Metro L3 (martxoaren 21ean): zerbitzu berezia Depeche Mode kontzertua dela eta
Datorren ostegunean, martxoak 21, Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean, ‘Depeche Mode’ BECen eskainiko duen kontzertuaren itzulerako joan-etorriak errazteko.
Kontzertutik itzultzeko, Metroaren 3. lineako trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiaren loturari esker.
Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatu die joan behar duten pertsonei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta 944 333 333 telefono zenbakian.