Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (maiatzak 13): aldaketak zerbitzuan Iker Muniainen omenaldia dela eta
BILBOKO TRANBIA
Astelehenean, maiatzak 13, Bilboko tranbiaren zerbitzua eten egingo da Euskalduna eta La Casilla artean, Iker Muniain Athleticeko kapitainaren omenez 19:00etan San Mamesen egingo den ekitaldiaren ondoren. Aurreikusitako etenak 40/50 minutu inguruko iraupena izango du.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, tranbiara sartzeko prozedura errazteko.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA
17:00etik zerbitzua amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:30ra arte. Azken hori, Getxoraino joango da.
KENDUTAKO GERALUKEA: 17:00etik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas
Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan