ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (maiatzak 25): aldaketak zerbitzuan "Women's Champions League" txapelketako finala dela eta

Body

Larunbatean, maiatzak 25, Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia eskainiko du F.C.Barcelona eta Olympique Lyonnais taldeen arteko "Women's Champions League" txapelketaren finala dela eta. Partida San Mamesen 18:00etan jokatuko da.

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joateko, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean eta indartze-zerbitzuren bat izango du Pio Barojatik Ospitalera joateko (16:55 eta 17:43).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen irteeraren segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partziala egingo da La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 50 minutuz. 

San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketarik gerta ez dadin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbian itzulera egiten has dadin. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, sartzeko prozedura errazteko.

Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.

A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA

10:10etik 22:30era arte, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.

  • Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira. 
  • Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.

Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira 22:40ra arte, zerbitzu horrek Leioarainao zirkulatuko da.

KENDUTAKO GERALEKUA: 10:10etik 22:30era arte, Luis Briñas

Informazio gehiago: Twitter @bizkaibus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan

js-tarifas