UDAKO ORDUTEGIAK

Entradilla

Ekainak 24: metro zerbitzuan, treneko lineetan eta Bilboko tranbian udako ordutegiak eskainiko dira

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, ekainaren 24an treneko linea guztietan (E1, E2, E3, E4 eta E5) eta metroan (L3) udako ordutegia eskainiko du. Astelehenetik aurrera ere Bilboko tranbia 15 minuturik behin ibiliko da bi noranzkoetan.

Uda iristearekin batera, Euskotrenek eskaintza egokitu du udako beharrak asetzeko. Horrela, trenen zerbitzu erregularra indartu egingo da hondartzak dituzten kostaldeko herrietara joatea errazteko: Debabarrenan trenen eskaintza handitu da, Debako hondartzarako sarbidea errazteko, eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzuak indartu dira Urdaibaira (Bilbo-Bermeo zerbitzua), Kostaldera (Donostia-Zumaia) eta Topoan Donostiara joateko (Irun-/Amara eta Altza/Amara). 

Halaber, ekainaren 24an, geltokiaren eta Usansoloko Ospitalearen arteko tren-bus zerbitzuaren ordutegia aldatuko da, autobusen irteerak eta helduerak egokitzeko trenak igarotzeko orduan. 

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333.
 

js-tarifas