ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E3 (ekainak 21): zerbitzu berezia Sondikako San Juan jaiak direla eta

Body

Euskotrenek ekainaren 21ean gaueko tren-zerbitzua eskainiko du Sondikako San Juan jaiak direla eta. Jaietarako joan-etorriak errazteko, ostiraletik larubaterako gauean trenen irteera bereziak burutuko dira Lezama – Sondika tartean (noranzko bietan).

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu