ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E1 (ekainak 25 eta 26): gaueko tren-zerbitzua eskainiko du Zarauzko San Pelaio jaiak direla eta

Body

Zarauzko San Pelaio jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua eskainiko du ekainaren 25ean eta 26an. Asteartetik asteazkenera eta asteazkenetik ostegunera trenak gau osoan zehar ibiliko dira Zumaia-Amara (Donostia) tartean.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara joan daitezke. Horrez gain, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333