ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Trena E2 (uztailak 6): gaueko tren-zerbitzua indartuko da Pasaiako San Fermin jaiak direla eta

Body

Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua indartuko du uztailaren 6tik 7rako gauean, Pasaiako San Fermin jaiak direla eta. Larunbatetako ohiko zerbitzua (ordurik behin), tren bereziekin osatuko da festarako joan-etorriak errazteko.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.

js-tarifas