ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Metroa-L3 (uztailak 11): gaueko tren zerbitzu berezia Bilbao BBK Live jaialdia dela eta

Body

Uztailaren 11n (osteguna), Euskotrenek gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean (Kukullaga/Etxebarri - Matiko/Bilbo), 2024ko Bilbao BBK Live ekitaldira joango diren lagunak garraio publikoan mugi daitezela ahalbidetzeko.

Zerbitzu berezi hori 3. linean udako ostiral eta larunbatetako ohiko gaueko zerbitzuari gehituko zaio, Bilboko Metroak 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzuaren osagarri gisa (Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiko korrespondetziari esker). Horren guztiaren bidez, uztailaren 11n, 12an eta 13an Bilbao BBK Live ekitaldira joango diren lagunen garraio-beharrak aseko dira.

Euskotrenek erabiltzaileei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela APP ofizialean edo www.euskotren.eus web-orriko bilatzailean. Informazio gehiago eskuratzeko, Euskotrenen langileek artatutako geltokietara jo daiteke, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu. Era berean, Bilbao BBK Liveko web-orriak berak ere informazioa eskaintzen du Kobetamenditik irten eta hara iristen diren garraio publikoko lekualdatzeei buruz.