BLUSAK ETA NESKEN EGUNA

Entradilla

Gasteizko tranbia (uztailak 24 eta 25): asteazkenean gauean, zerbitzu berezia eta ostegunean zerbitzu aldaketak, Blusen eta Nesken eguna dela eta

Body

Euskotrenek Gasteizko tranbian zerbitzu berezia emango du BLUSEN ETA NESKEN EGUNEAN. Uztailaren 24tik 25ra bitarteko gauean tranbiek zirkulatuko dute, festaz gozatze aldera garraio publikoaren aukera erosoa bermatzeko.

Gaueko zerbitzuek 30 minutuz behin zirkulatuko dute, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:

•    Legebiltzarra – Abetxuko
•    Legebiltzarra – Ibaiondo
•    Angulema – Salburua
•    Angulema – Unibertsitatea

Bestalde, Legebiltzarreko eta Angulemako geltokien artean ez da zirkulaziorik egongo.

Tranbia-zerbitzua uztailaren 25ean

Festa dela eta, uztailaren 25ean (osteguna), Euskotrenen tranbia-zerbitzua aldatuko da goizeko 10:00etatik aurrera. Ordu horretatik aurrera, tranbiek ez dute zirkulatuko Legebiltzarra - Angulema tartean, eta jardunaldia amaitu arte 15 minutuz behin zirkulatuko dute honako tarte hauetan:

•    Legebiltzarra – Abetxuko
•    Legebiltzarra – Ibaiondo
•    Angulema – Salburua
•    Angulema – Unibertsitatea

Euskotrenek erabiltzaileei gogorarazten die zerbitzuari buruzko informazio gehiago dutela www.euskotren.eus webgunean, APP ofizialean eta Bezeroentzako Arreta Telefonoan 944 333 333.

js-tarifas