Mugikortasun astea

Entradilla

Doako garraio publikoa Tuvisan eta Euskotren Tranbian, irailaren 22an, igandea (autorik gabeko eguna), Vitoria-Gasteizen

Body

Mugikortasunaren Europako Astea irailaren 16tik 22ra ospatzen da, eta Europako Batzordeak hiri-mugikortasun iraunkorrari buruz egiten duen sentsibilizazio-kanpaina nagusia da.

2024an, “Konbinatu eta mugitu" leloak jarraitzen du izaten. Vitoria-Gasteizen, "Espazio Publiko Partekatua" kanpainarekin, espazio publikoa nola partekatu kolektiboki erabakitzera gonbidatzen da, ingurune atsegin batean modu seguru eta erosoan mugitu ahal izatea ziurtatuz, bereziki oinezkoak eta txirrindulariak.

Vitoria-Gasteizko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu, hala nola jardunaldiak, bizikleta eta patinetako martxak eta ohiko Autorik gabeko Eguna (irailak 22, igandea), doako garraio publikoarekin Tuvisako sarean eta Euskotreneko tranbian.

Euskotrenek tranbiaz joango diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere badute.