Bilboko Tranbia/Bizkaiko autobusak (urriak 19): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – RCD Espanyol partida eta Bilbao Night Marathon direla eta
BILBOKO TRANBIA
Urriaren 19an, larunbata, Euskotrenek tranbia-zerbitzuaren amaiera aurreratuko du, Bilbao Night Marathon lasterketa dela eta. 18:30etik aurrera zirkulazio guztiak kenduko dira. Ordu hori baino lehen, futbol-partida egunetako ohiko zerbitzua eskainiko da, San Mamesek Athletic Club – RCD Espanyol norgehiagoka hartuko baitu 14:00etatik aurrera.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (12:58an eta 13:44an).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Bilbao Night Marathon
Urriaren 19an, larunbata, Bilbao Night Marathon ere ospatuko da eta lasterketari igarotzea emateko, Euskotrenek tranbiaren zerbitzu osoa bertan behera utzi beharko du 18:30etik aurrera. Azken irteerak 17:59an La Casillatik eta 17:22an Boluetatik egingo dira.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.
BIZKAIKO AUTOBUSAK
A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA
12:10tik 17:40ra arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 17:50era arte.
KENDUTAKO GERALUKEA: Luis Briñas 12:10tik 18:10ra arte, ordu horretan hasiko da berriro zerbitzua Luis Briñasetik.
Bilbao Night Marathon
18:00etatik 20:00etara:
- BILBOTIK IRTEERAK ETA ETORRERAK: Zunzunegi Etorbidean (EITBren ondoan)
Kendutako geralekuak:
- Errekalde Zumardia 14 eta 29
- Sotako (Gran Vía 46)
- Gran Via 47ko, 63ko eta 74ko
Zunzunegitik irteera orduak ohiko ordutegia baino 5 minutu atzerago burutuko dira.
20:00etatik aurrera, Bilbo-Getxo noranzkoan ohiko ibilbidea berreskuratuko du, Zunzunegiko geralekua burualde mantenduz (EITBren ondoan)
A3411 BILBO-GETXO-AZKORRI AUTOBUSA
18:00etatik 20:00etara:
- Bilborako kendutako geralekuak: Lutxanatik Museoko Plazaraino
- Getxorako kendutako geralekuak: Museoko plaza 1etik Lutxanaraino (Erribera Ramón Sota eta Llano 21)
20:00etatik zerbitzua bukatu arte:
- Bilborako kendutako geralekuak: Lutxanatik San Pedro Plazaraino
- Getxorako kendutako geralekuak: San Pedro Plazatik Lutxanaraino (Erribera Ramón Sota eta Llano)
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan