Trena E4 (urriak 28): Matiko - Gernika tren zerbitzua indartuko da Gernikako Azken Astelehena dela eta
Urriaren 28an, Gernikako Azken Astelehena dela eta, Euskotrenek indartu egingo du trenen ohiko zerbitzua. Joan-etorriak errazte aldera, egun osoan tren bereziak ibiliko dira Matiko eta Gernika artean, eta zerbitzua areagotu egingo da jende gehien espero den ordu-tarteetan.
E4 Matiko – GERNIKA – Bermeo:
Ia egun osoan, tren-zerbitzuak 30 minutuko maiztasuna izango du Matiko - Gernika - Bermeo tartean. Goizean errefortzu-trenak ere jarriko dira Gernikara iristeko, aurreikusten den eskari-igoerari erantzuteko.
E4 Bermeo – GERNIKA – Matiko:
Bermeo - Gernika – Matiko tartean, trenak egongo dira 30 minutuero ia egun osoan, eta errefortzu espezifikoa jarriko da jende gehien espero den ordu-tarteetan.
Ez da zerbitzurik emango egun osoan Institutoa eta Lurgorri geralekuetan (Lurgorriren kasuan, 09:00etatik aurrera).
Zerbitzu berezi hori antolatzeko, aldaketa puntualak egingo dira E1 eta E4 lineen ohiko zerbitzuan. Hori dela eta, Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begiratzeko APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileak dituzten geralekuetara jo dezakete, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.