Bilboko Tranbia / Metro L3 / Bizkaiko autobusak (azaroak 3): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Real Betis norgehiagokoa dela eta
Igandean, azaroak 3, Euskotrenek Bilboko tranbia eta metroko 3.lineako zerbitzuak indartuko ditu, Athletic Club – Real Betis norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 21:00etan jokatuko da.
BILBOKO TRANBIA
San Mameserako joan - etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu zerbitzuren batekin (19:58 eta 20:44).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
METROKO L3 LINEA
Partidua amaitu ondorengo itzulera-bidaietarako, metroko 3. linearen ohiko ordutegia zabaldu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineen artean ezarritako zerbitzua osatzeko, Zazpikaleak/Casco Viejo geralekuaren korrespondentziari esker.
Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.
A3414 BILBO - LEIOA - GETXO AUTOBUSA
18:40tik zerbitzua amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo - Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao - Leioa - Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:40ra arte. Azken hori, Leioara joango da
KENDUTAKO GERALEKUA: 18:40tik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan