Trena E1/E2 (azaroak 10): zerbitzu berezia Behobia-Donostia lasterketarako eta Real Sociedad – Barcelona partidarako
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren mendeko sozietate publikoak, bere tren-zerbitzua indartuko du azaroaren 10ean, Behobia – Donostia lasterketarako eta Real Sociedad – F.C. Barcelona futbol-partidarako.
BEHOBIA – DONOSTIA
Tren zerbitzu berezia 7:15etik 15:00etara luzatuko da, eta helburu nagusia parte-hartzaileak lasterketaren irteera-puntura eramatea izango da. Trenez Ficoba/Irun geltokiraino iritsi ahal izango da, eta handik autobus-anezkak jarriko dira.
Tren-zerbitzuaren ezaugarriak honako hauek izango dira:
E2 Lasarte/Oria – Hendaia – Lasarte/Oria:
Amara/Donostia – Hendaia – Amara/Donostia tartean, 10 eta 15 minutu arteko maiztasuna eskainiko da, eskariaren gehikuntzara egokitzeko.
Lasarte/Oriatik trenak 30 minuturo egongo dira, eta 7:40an zerbitzu gehigarri bat egongo da.
E1 Zumaia – Amara/Donostia - Zumaia:
Asteburuko maiztasuna mantenduko da, Amara/Donostiarainoko tren batekin, baina Zumaiatik bi irteera berezi egingo dira (7:42 y 8:42), bidaiariak Ficoba/Iruneraino eramateko, Amaran ohiko tren aldaketa egin beharrik gabe.
REAL SOCIEDAD – BARCELONA
Euskotrenek tren-zerbitzua indartuko du Real Sociedad – F.C. Barcelona futbol partiduaren joan-etorriak errazteko. Partida Reale Arenan jokatuko da 21:00etatik aurrera.
Tren zerbitzu bereziaren helburua joan-etorriko bidaietarako garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak trenetan banatu ahal izatea. Itzulerarako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz.
Euskotrenek azaroaren 10ean trenez joango direnei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko Euskotrenen APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean. Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia dute. Horrez gain, informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete.