Trena E1 / E2 / E5 (azaroak 17): zerbitzu berezia eskainiko da Real Sociedad – Athletic Club partidarako
Euskotrenek tren-zerbitzua indartuko du igandean, azaroak 17, Reale Arenan 18:00ean jokatuko den Real Sociedad – Athletic Club partidarako.
Zerbitzu berezi horren helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea. Partiduaren itzulerako, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean, eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.