ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Metro L3/Bizkaiko autobusak (azaroak 24): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Real Sociedad norgehiagokoa dela eta

Body

Igandean, azaroak 24, Euskotrenek Bilboko tranbia eta metroko 3.lineako zerbitzuak indartuko ditu, Athletic Club – Real Sociedad norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 21:00etan jokatuko da.

BILBOKO TRANBIA

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (19:58 eta 20:44).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

METROKO L3 LINEA

Partidua amaitu ondorengo itzulera-bidaietarako, metroko 3. linearen ohiko ordutegia zabaldu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineen artean ezarritako zerbitzua osatzeko, Zazpikaleak/Casco Viejo geralekuaren korrespondentziari esker.

Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.

A3414 BILBO-LEIOA-GETXO AUTOBUSA

18:40tik zerbitzua amaitu arte, Bilbo – Leioa – Getxo  autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.

  • Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira. 
  • Bilbao-Leioa-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.

Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:40ra arte. Azken hori, Leioara joango da

KENDUTAKO GERALEKUA: 18:40tik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas 

Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan