ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia (azaroak 28): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – IF Elfsborg norgehiagokoa dela eta

Body

Ostegunean, azaroak 28an Athletic Club – IF Elfsborg norgehiagokoa 18:45ean jokatuko da San Mamesen.
 

BILBOKO TRANBIA

Euskotrenek ohiko zerbitzua emango du Bolueta eta La Casilla artean, eta Pio Barojatik Ospitalerantz zirkulazio bereziak sartuko ditu (17:44 eta 18:32 horas).
Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Informazio gehiago: 944 333 333 telefono zenbakian, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala ere kontsulta ditzakete.


METROKO L3 LINEA

Partida amaitu ondorengo itzulera-bidaietarako, metroko 3. linearen ohiko ordutegia zabaldu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineen artean ezarritako zerbitzua osatzeko, Zazpikaleak/Casco Viejo geralekuaren korrespondentziari esker.

Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.