Larreinetako funikularra (abenduaren 2 - 4): zerbitzua autobusez eskainiko da mantentze lanak direla eta
Asteleheneko 9:00etatik abenduaren 4ko 18:00ak arte, Larreinetako funikularraren zerbitzua etenda egongo da arraste-kablea ordezteko lanak direla eta.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren barruan Sozietate Publikoak, autobus-zerbitzu altenatiboa eskainiko du Larreinetan, Funikularreko operadoreak aurreikusitako kablearen ordezkapen-lanen ondorioz, astelehenean, abenduaren 2ko, 9:00etatik abenduaren 4ko (asteazkena) 18:00etara, gutxi gorabehera.
Euskotrenek autobus-zerbitzu erregularra ere ematen du Larreineta eta Zugaztieta artean, eta, beraz, aipatutako epean zerbitzu hori La Escontrilla-Larreineta-Zugaztieta tartean emango da, Funikularrean ohikoak diren joan-etorriei ere erantzuteko.
Funikularraren arrasta-kablea 6 edo 7 urtean behin ordeztu ohi da, higaduraren arabera. Aldez aurretik, bi urtean behin, gutxi gorabehera, muturrak moztu behar dira, tenperatura atmosferikoaren aldaketek eragindako dilatazio eta uzkurdurek eta bidaiarien kotxeek pixkanaka eragiten duten luzatzeak eraginda luzera pixka bat handitzen delako.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.