Entradilla
Autobusak Bizkaia (abenduak 4): ibilbide aldaketak A3414 linean Athletic Club – Real Madrid norgehiagokoa dela eta
Body
Datorren asteazkenean, abenduak 4an, 19:00etatik eta zerbitzua amaitu arte, Bilbo-Getxo autobus linean (Artxandako tuneletik doana) ibilbidea aldatuko da.
- Getxo-Bilbao: Getxotik eta Leioatik datozen zerbitzuak Bilboko Gran Via 74ko geralekuan amaituko dira.
- Bilbao-Getxo: Leioara eta Getxora doazen Bilboko irteerak Gran Via 79tik abiatuko dira.
Horren ondorioz, irteera orduak geraleku horretatik burualdeko geralekuan agertzen dena baino 10 minutu beranduago egingo dira, 22:30ra arte. Azken hori, Getxora joango da.
KENDUTAKO GERALEKUA: 19:00etatik zerbitzua amaitu arte, Luis Briñas
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan