Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua aldatuko du, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, Gabonetako ospakizunengatik.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak, Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua aldatuko du abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, Urtezahar gaua eta Urteberri eguna direla eta. Gainera, bere 16 urteetan lehen aldiz gaueko zerbitzu berezia eskainiko du.
Abenduaren 31n, Gabon gaueko afariengatik zerbitzuaren amaiera aurreratuko da. Hurrengo egunean, goizeko zirkulazioen hasiera atzeratu egingo da, eta eguerdian ere eten egingo da zerbitzua Gabonetako otorduetarako. Tranbia normaltasunez ibiliko da 17:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.
Gainera, Urte Berria iritsi ondoren dauden joan-etorrien beharrei erantzuteko helburuarekin, Euskotrenek lehen aldiz gaueko zerbitzu berezia eskainiko du, ordu erdiko maiztasunarekin Ibaiondo, Salburua, Abetxuko eta Unibertsitateko adarretan eta 15 minutu inguruko maiztasunarekin erdialdeko adarrean (Honduras-Florida tartea), Vitoria-Gasteizko tranbiaren bi lineekin bat egiten duena.
Erabiltzaileek informazio gehiago jaso ahal izango dute tranbien geralekuetan eta ordutegien bilatzailean, bai Euskotrenen APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean. Halaber, 944 333 333 informazio-telefonoa eskura dute.