Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbiak (urtaririlak 5): Erregeen Kabalgata dela eta, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbien zerbitzuak aldatuko dira.
Euskotrenek urtarrilaren 5ean aldatu egingo ditu Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbien zerbitzuak, bi hirietan egingo diren Erregeen Kabalgatak direla eta. Honako hauek dira aldaketak:
BILBOKO TRANBIA
Zirkulazioa eten egingo da Arriagako eta Pio Barojako geralekuen artean, 17:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera. Egunaren gainerako orduetan zerbitzua ohikoa izango da.
VITORIA-GASTEIZKO TRANBIA
Zirkulazioa eten egingo da Angulemako eta Legebiltzarreko geralekuen artean, 09:00etatik 11:30era eta 18:00etatik 21:30era, gutxi gorabehera. Egunaren gainerako orduetan zerbitzua ohikoa izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek eskura dituzte informazio-telefonoa (944 333 333), webguneko (www.euskotren.eus) ordutegien bilatzailea eta Euskotrenen APP ofiziala.