Entradilla
Trena E1 / E2 (urtarrilak 5): tren-zerbitzua indartuko da Donostiako Erregeen Kabalbata dela eta
Body
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du urtarrilaren 5ean, arratsaldez, Donostiako Erregeen Kabalgatak sortuko dituen joan-etorriei aurre egiteko.
Amara/Donostia – Irun tartean 15 minutuko maiztasuna eskainiko dira. Zumaia eta Amara/Donostia artean, bi noranzkoetan, trenak 30 minuturik behin ibiliko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hauetara jo dezakete: 944 333 333 telefono-zenbakia, www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailea eta Euskotreneko APP ofiziala.