ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia/Metro L3 (urtarrilak 16): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – CA Osasuna norgehiagokoa dela eta

Body

Bihar, urtarrilak 16, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du 19:30ean San Mamesen jokatuko den Athletic Club – CA Osasuna partida dela eta. Bilboko Metroaren L3ak bere ohiko zerbitzua eskainiko du, baina, luzapena edo penaltiak egonez gero, ordutegia luzatu egingo da partidaren itzulerako joan-etorriak errazteko.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (18:30 eta 19:15).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Bilboko Metroaren L3ak bere ohiko zerbitzua eskainiko du, baina, luzapena edo penaltiak egonez gero, ordutegia luzatu egingo da partidaren itzulerako joan-etorriak errazteko.

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.