ZERBITZU BEREZIA

Entradilla

Bilboko Tranbia (otsailak 8): aldaketak zerbitzuan Athletic Club – Girona F.C. norgehiagokoa dela eta

Body

Larunbatean, otsailak 8, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du, Athletic Club – Girona F.C. norgehiagoka dela eta. Partida San Mamesen 16:15ean jokatuko da.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da Bolueta eta La Casilla artean, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuren batekin (15:13 eta 15:45).

Partida amaitu ondoren, bertaratutako ikusleen segurtasuna bermatzeko, zerbitzua partzialki eten egingo da La Casilla eta Euskalduna artean, gutxi gorabehera 20/30 minutukoa iraupenarekin. Etete hori Bilboko Udalak koordinatutako Larrialdietarako Udal Planaren barruan dago.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.

Erabiltzaileek eskura dituzte informaziorako telefonoa (944 333333), www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.