Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu martxan maiatzaren 1etik 4ra

Entradilla

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu martxan maiatzaren 1etik 4ra

Body

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko lau tren jarriko ditu zirkulazioan maiatzaren 1etik 4ra bitartean. Zerbitzu horiek azarora arte luzatuko den denboraldi erregularraren barruan sartzen dira. 

Lurrunezko trenek ondorengo irteera ordutegia izango dute Museotik (Azpeitia) Lasaora:

• Osteguna, maiatzak 1: 12:00etan.
• Larunbata, maiatzak 3: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, maiatzak 4: 12:00etan.

Museoko instalazioen ordutegia honako hau da:

Asteartetik ostiralera (lanegunetan):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era

Larunbatetan:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era

Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizez: 10:30etik 14:00etara

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu. 

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus

js-tarifas