Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, datorren asteburuan lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu. Zerbitzu horiek azarora arte luzatuko den denboraldi erregularraren barruan sartzen dira.
Lurrunezko trenak ondorengo irteera ordutegia izango dute Museotik (Azpeitia) Lasaora:
• Larunbata, maiatzak 10: 12:00etan eta 17:30ean.
• Igandea, maiatzak 11: 12:00etan.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Museoko instalazioen ordutegia honako hau da:
- Asteartetik ostiralera (lanegunak):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era
- Larunbatak:
Goizez: 10:30etatik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
- Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik):
Goizez: 10:30etatik 14:00etara
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus