Vitoria-Gasteizko tranbia (ekainak 7): zerbitzua partzialki etengo da "OTSO vi half gasteiz" kirol-proba dela eta.
Larunbatean, ekainaren 7an, Gasteizko tranbiaren zerbitzua arratsaldean partzialki etengo da, "OTSO vi half gasteiz" kirol-proba dela eta.
Angulema-Legebiltzarra tartea trafikora itxita egongo da 14:30etik 18:30era, eta Euskotrenek ohiko zerbitzua aldatu beharko du. Lau orduz, tranbiak Salburua eta Unibertsitatetik Angulemaraino (eta itzuli) eta Ibaiondo eta Abetxukotik Legebiltzarreraino (eta itzuli) bakarrik ibiliko dira.
Gainerako tranbia-zerbitzua normaltasunez eskainiko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.