Trena E2/E5 (ekainak 14): gaueko tren-zerbitzua indartuko du Fermin Muguruzaren kontzerturako Anoetan eta Irungo San Martzial jaiak direla eta
Euskotrenek ekainaren 14an, larunbata, gaueko trenen zerbitzua indartuko du Donostian Fermin Muguruzaren kontzertuak eta Irunen San Martzial jaiek sortuko dituzten joan-etorriak errazteko.
E2 Lasarte/Oria - Hendaia eta E5 Altza - Amara/Donostia lineetan gaueko trenen ohiko eskaintza bikoiztu egingo da eta. Larunbatetik iganderako gauean, orduro zirkulazioak egongo dira zirkulazioaren bi noranzkoetan. Era berean, jende gehien bilduko den uneetan zerbitzua indartu egingo da, Anoetatik Zumaiara doan tren berezia barne, 1:03an.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko