Liga Euskotren

Entradilla

Euskotren, emakumezkoen traineru ligaren babesle beste lau urtez 

Body

Emakumezkoen lehiaketa sendotu egin da Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarrirako sailaren sozietate publikoaren eskutik, 2009an sortu zenetik.

Euskotrenek ACTrekin duen babesletza akordioa berritu du datozen lau urteetarako. Hala, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarrirako Sailaren sozietate publikoak emakumezkoen traineru-ligaren aldeko apustuari eusten dio, eta Euskotren Liga izena izango du 2028ra arte, gutxienez. Akordioa ostegun honetan sinatu dute, Getarian, Susana García Chueca sailburuak eta Borja Rodrigo ACTko presidenteak.

Sinadurak jarraipena ematen dio 2009an sortu zenetik, Euskotrenek, emakumezkoen arraunaren lehen mailarekin hartu zuen konpromisoari. Ordutik, Euskotren Ligak gora egin du etengabe, gaur egun dagoen punturaino, 8 parte-hartzaile eta 16 jardunaldi baititu jokoan.

Sailburuak nabarmendu duenez, “gaur egun, Euskotren Ligak hasieran baino bi aldiz talde eta estropada gehiago ditu. Kirol hau eta zehazki emakumeen kirola babesten 15 urte baino gehiago eman ondoren, liga, taldeak berak eta kirolariak hazi egin dira eta helburu handiak lortu dituzte, besteak beste, belaunaldi gazteenentzako erreferenteak sortzea”. “Gure helburua ez da pertsonak garraiatzea bakarrik, gure lurraldeak modu jasangarrian, kohesionatuan eta berdintasunean aurrera egin dezan laguntzea ere bada. Eta elkarlan honekin lau urte gehiago jarraitu nahi dugu norabide horretan arraunean”, esan du Garcia Chuecak.

Bestalde, Borja Rodrigo, ACTko presidenteak azpimarratu duenez, "oso egun garrantzitsua da ACTrentzat, akordio honi esker gure emakumezkoen ligaren jarraipena bermatzea lortu baitugu, Euskotrenek izena ematen dion lehiaketari".

Gainera, Rodrigok azpimarratu du oso garrantzitsua dela sinadura hori etorkizunari begira: "Akordio honek, beste 4 urtez, ACTrentzat estrategikoa den lehiaketa bati beharrezko egonkortasuna ematea ahalbidetzen digu; emakumeen arraunarekiko konpromisoa funtsezkoa da oraindik ere Elkartearentzat eta bere bazkideentzat. Horregatik, oso pozik eta eskertuta gaude Euskotren bidelagun izaten jarraitzeagatik".
 

Susana García Chueca en Getaria con las remeras de la Liga Euskotren

 

js-tarifas