Gasteizko tranbia (uztailak 13): zerbitzu aldaketak 'Ironman' triatloia dela eta
Igandean, uztailak 13, Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo da, ‘Ironman’ triatloaren ondorioz.
Angulema – Antso Jakituna tartea 13:00etatik Aurrera moztuko da, zerbitzua amaitu arte. Burutuko diren azkeneko zerbitzu osoak ondorengoak izango dira:
- Ibaiondo - Salburua: 12:30
- Salburua - Ibaiondo: 12:29
- Abetxuko - Unibertsitatea: 12:21
- Unibertsitatea - Abetxuko: 12:42
Eguneko gainerako tranbia zerbitzua normaltasunez eskainiko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 informazio telefonoa, www.euskotren.eus webgunea, eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.