Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du Vitoria-Gasteizko tranbian Andre Maria Zuriaren jaietan
Abuztuaren 4tik 9ra bitartean, errefortzuak egongo dira egunez zein gauez. Hala ere, zerbitzuaren unean-uneko etenaldiak ere aurreikusten dira jaietako ekitaldiak direla eta
Abuztuaren 4a: Zeledonen jaitsiera
Jaiei hasiera ematen dien Zeledonen jaitsiera dela eta, ez da tranbiarik izango Antso Jakituna – Angulema tartean ez egunez ez gauez. Etenaldi horrek abuztuaren 5eko goizeko zerbitzua hasi bitartean iraungo du.
Era berean, zerbitzua zabaldu egingo da 16:00etatik 23:00etara bitartean, gutxi gorabehera. Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan, 10 minutuan behin ibiliko da tranbia; Salburuako eta Unibertsitateko adarretan, berriz, 12 minutuan behin.
Abuztuaren 5a
Abuztuaren 5ean, eten egingo da Legebiltzarra-Angulema tarteko zerbitzua 12:00etatik hurrengo egunera arte (06:15).
Tranbia-zerbitzua indartu egingo da 12:00etatik 14:00etara. Abetxukoko eta Ibaiondoko adarretan, 10 minutuan behin ibiliko da tranbia; Salburuako eta Unibertsitateko adarretan, berriz, 12 minutuan behin.
Abuztuaren 6a, 7a, 8a eta 9a
Abuztuaren 6an, 7an, 8an eta 9an kendu egingo da Angulema eta Legebiltzarraren arteko zerbitzua, 13:00etatik hurrengo egunera arte (06:15).
GAUEKO ZERBITZUA
Gauero, abuztuaren 4tik 9ra bitartean, gaueko zerbitzua eskainiko da 30 minutuan behin adar guztietan.
Abuztuaren 9ko gaueko zerbitzua abuztuaren 10eko 04:30ean amaituko da.
Tranbiara igotzea errazteko, Euskotrenek gomendatzen du Bat/Barik/Mugi txartelak erabiltzea ordaintzeko.
Halaber, Euskotrenek tranbiaz ibiliko diren pertsonei gomendatzen die kontsulta ditzatela ordutegiak aldez aurretik APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia dute eskura.