Gasteizko tranbia (abuztuak 10 - 31): udako ordutegiak eskainiko dira
Adar guztien maiztasuna 20 minutukoa izango da irailaren 1era arte. Egun horretan, ohiko ordutegira itzuliko dira: zirkulazioak 15 minutuan behin izango dira
Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbiaren ordutegia aldatuko du abuztuaren 10etik aurrera, hau da, Andre Maria Zuriaren jaiak amaitu ondoren. Egun horretatik aurrera, tranbia 20 minutuan behin ibiliko da adar guztietan. Irailaren 1ean, astelehenean, 15 minutuko ohiko maiztasuna berreskuratuko da.
Euskotrenek tranbiaz ibiliko diren pertsonei gomendatzen die kontsulta ditzatela ordutegiak aldez aurretik APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek eskura dute 944 333 333 telefono-zenbakia.