Euskotrenek tren, metro eta tranbia zerbitzu ofiziala eskainiko du Bilboko Aste Nagusia dela eta

Entradilla

Euskotrenek tren, metro eta tranbia zerbitzu ofiziala eskainiko du Bilboko Aste Nagusia dela eta 

Body

Euskotrenek abuztuaren 16tik 24ra bitartean egunez eta gauez tren, metro (L3) eta tranbia zerbitzu zabala eskainiko du Bilboko Aste Nagusia dela eta.

Zehazki, trenbideko eta metroko zerbitzua bi noranzkoetan indartuko du tarte hauetan:

• E1 Matiko/Bilbo-Deba.
• E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama.
• E4 Matiko/Bilbo-Bermeo.
• L3 metroa Bilbon (Matiko/Bilbo-Kukullaga/Etxebarri).

Bilboko tranbiaren kasuan, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da, ohiko zerbitzua osatzeko. Halere, tranbia-zerbitzua aldatu ahal izango dute jai-egiturako jarduera batzuek, mozketa zehatzak eskatzen badituzte. 

Horrela, zenbait zerbitzu kenduko dira Atxuri-Pio Baroja tartean, eta honako aldaketa hauek egingo dira:

• Abuztuaren 16tik 24ra: 17:13tik hurrengo eguneko 8:58ra bitartean, Atxuri eta Pio Baroja arteko zerbitzua kendu egingo da, bi noranzkoetan. Hau da, aipatutako egun eta orduetan zerbitzurik gabe geratuko dira ondorengo geralekuak: Atxuri, Erribera, Arriaga eta Abando.

• Abuztuaren 16ko arratsaldea (larunbata). Boluetatik Pio Barojarantz azken irteera 16:07an izango da. Kontrako noranzkoan, azken irteera Pio Barojatik Atxurira 15:58an izango da. 

• Abuztuaren 17ko arratsaldea (igandea). San Mamesen 19:30etik aurrera jokatuko den Athletic – Sevilla partida dela eta, Euskalduna eta La Casilla arteko zerbitzua eten egingo da, bi noranzkoetan, ondorengo tarte hauetan: 1) 18:50etik 19:30era; 2) 21:15etik 21:45era, gutxi gorabehera. 

• Abuztuaren 17tik 24rako arratsaldeetan. Azken irteera Boluetatik Pio Barojarantz, 17:07an izango da. Kontrako noranzkoan, azken irteera Pio Barojatik Atxurirantz 16:58an izango da. 

• Abuztuaren 16tik 23rako gauetan. Su artifizialek irauten duten bitartean, 22:27tik 22:57ra bitartean, gutxi gorabehera, tranbien zerbitzua eten egingo da. 

Euskotrenek abuztuaren 16tik 24ra bitartean trenez, metroz edo tranbiaz bidaiatuko duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus. web orriaren bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileek erabiltzen dituzten geltokietara jo dezakete edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu. 

js-tarifas