Bilboko tranbia (abuztuak 25): zerbitzua indartuko da Athletic – Rayo Vallecano partida dela eta
Astelehenean, abuztuak 25, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Rayo Vallecano partidagatik. Partida 19:30etik aurrera jokatuko da San Mamesen.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalera doan errefortzu-zerbitzuarekin, irteera 18:28an izanik.
Partida hasi baino lehen eta amaitu ondoren, bertaratzen den jendearen segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna geralekuen artean zerbitzua partzialki etengo da. 20/30 minutuko etete horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.