Euskotrenek astelehenean, irailaren 1ean, Bilboko eta Gasteizko tranbian neguko ordutegia berrezarriko du
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren mendeko sozietate publikoak, Bilboko eta Gasteizko tranbien ordutegia aldatuko du irailaren 1etik aurrera.
Bilbon, lanegunetan (lanaldiaren zatirik handienean) eta larunbatetako arratsaldetan 12 minutuko maiztasuna berrezarriko da. Igandeetan, berriz, 15 minutuz behin zirkulatuko da. Gasteizen 15 minutuko maiztasuna indarrean sartuko da.
Erabiltzaileek ordutegi berriak www.euskotren.eus webgunean eta Euskotrenen APP ofizialean kontsulta ditzakete. 944 333 333 telefono zenbakia ere eskuragarri dago.