Euskal Trenbide Sareak Aian dagoen Zudugaraiko tunela indartuko du

Entradilla

Euskal Trenbide Sareak Aian dagoen  Zudugaraiko tunela indartuko du 

Body

• Obren ondorioz, irailaren 15etik urriaren 4ra arte garraio alternatiboa egingo beharko da autobusez Aia-Orio eta Zarautz artean 

Euskal Trenbide Sareak Aiako udalerrian dagoen Zudugaraiko tunelean egin behar dituen indartze-lanen ondorioz, irailaren 15etik urriaren 4ra arte, biak barne, eten egin beharko da Zarautzen dagoen San Pelaioko eta Aia-Orioko geltokien arteko tren-zerbitzua. Esku-hartze horrek irauten duen bitartean, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen erakunde publikoak garraio alternatiboa eskainiko du autobusez bi geltokien artean. 

Bilbo-Donostia trenbidean dagoen trenbide bakarreko Zudugaraiko tunela 740 metro da luze. Egingo diren lanetan, funtsean, tarte bat indartu egingo da proiektatutako hormigoiaren eta buloien bidez. Aurreikusitako guztizko aurrekontua, autobusez eskainiko den garraio alternatiboa barne, milioi bat euro ingurukoa da. ETSk egun bat aurreratu du hasiera batean aurreikusitako obraren amaiera, urriaren 5ean Elgoibarren ospatuko den Kilometroak dela eta Euskotrenek zerbitzu bereziak eskaini ahal izan ditzan. 

js-tarifas