ETSk eta Euskotrenek irailaren 15etik aurrera, autobusez garraio alternatiboko zerbitzua eskainiko dute Aia/Orio-San Pelaio tartean lanengatik egingo den mozketa dela eta
- Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca (ETS) enpresak Aiako Zudugarai tunela indartzeko zuzentzen dituen lanen ondorioz, irailaren 15etik urriaren 4ra bitartean beste autobus-zerbitzu bat ezarri beharko da.
Euskal Trenbide Sareak Aiako udalerriko Zudugarai tunelean egin behar dituen indartze-lanen ondorioz, Zarauzko Aia-Orio eta San Pelaio geltokien arteko tren-zerbitzua eten egin beharko da irailaren 15etik urriaren 4ra arte, biak barne. Esku-hartzeak irauten duen bitartean, ETSk eta Euskotrenek ordezko garraio-zerbitzua eskainiko dute, bi terminalen arteko autobus-zirkulazioarekin.
Obrengatik moztutako tartean, ordezko zerbitzua honako hau izango da:
LANEGUNAK ASTELEHENETIK OSTIRALERA
• Donostiara joateko joan-etorriak (San Pelaio osteko geltokiren batera joateko): San Pelaioko geltokira iristean, autobus batera aldatuko da, bidaia azken helmugara arte jarraitzeko.
• Joan-etorriak Bilborako noranzkoan (Aia/Orio osteko geltokietara joateko): Aia/Orioko geltokira iristean, Eibar helmuga duen autobus batera egingo da garraio aldaketa. Eibarko geltoki horretan berriro trenera aldatuko da, Bilborako bidaia jarraitzeko.
LARUNBATAK ETA IGANDEAK
• Donostiara joateko joan-etorriak (San Pelaio osteko geltokiren batera joateko): San Pelaio geltokira iristean, Aia/Orioraino joateko autobus batera egingo da garraio aldaketa bidaiarekin jarraitzeko. Aia/Orioko geltoki horretan berriro trenera aldatuko da, Donostiarako bidaiarekin jarraitzeko.
• Joan-etorriak Bilborako noranzkoan (Aia/Orio osteko geltokietara joateko): Aia/Orioko geltokira iristean, Eibar helmuga duen autobus batera egingo da garraio aldaketa. Eibarko geltokian berriro trenera aldatuko da, Bilborako bidaia jarraitzeko.
Ordezko zerbitzura sartzeko autobusaren geralekuak honako hauek dira: Aia/Orio (geltokitik gertu dagoen autobus-geralekua, Arin eta Embil altzari-dendaren ondoan) eta San Pelaio (hiri-autobusaren geralekua, Suhiltzaileen biribilgunearen ondoan).
Bidaiariak jaisteko geldialdiak honako hauek izango dira:
1. Zarautz eta Eibar artean:
- San Pelaio (Zarautz): Pilartxo-enea autobus geralekua.
- Zarautz: Nafarroa Kalea-Gurutze Gorria autobus geralekua.
- Zumaia: geltoki ondoan.
- Arroa (Zumaia): N-634 "Arroabea" autobus geralekua.
- Deba: N-634, geltokiaren ondoan.
- Mendaro: autobus-geralekua "Zubia" geralekuaren ondoan.
- Altzola (Elgoibar): N-634 autobus geralekua, geralekuaren ondoan.
- Toletxegain (Elgoibar): N-634 "Mupen" autobus geralekua (J. Larrañaga, S.L. tailer mekanikoen ondoan).
- Elgoibar: "Sigma 2 auzoa" autobus geralekua.
- Azitain (Eibar): Azitaingo gasolindegiaren ondoan.
- Eibar: Estaziño kalea, geltokiaren ondoan.
2. Orio eta Donostia artean:
- Orio: N-634 autobus geralekua, geltokiaren ondoan.
- Usurbil: N-634 autobus geralekua, geltokiaren ondoan.
- Errekalde (Donostia): GI-2132 autobus-geralekua, geltokiaren ondoan).
- Añorga (Donostia): GI-21 "Añorga Txiki II" autobus-geralekua, biribilgunearen aurretik.
- Lugaritz (Donostia): "Lugaritz Euskotren" autobus-geralekua, geltokiaren ondoan.
Trenek ohiko ordutegia izango dute San Pelaio (Zarautz) eta Bilbo artean, eta Aia/Orio eta Donostia artean.
Autobusez bidaiatzeko, honako hauek hartu behar dira kontuan:
• MUP: Dibertsitate funtzionala duten eta garraio-premia bereziak dituzten pertsonek 943504350 telefono-zenbakia izango dute eskura, joan-etorriak prestatu ahal izateko.
• Bidaiaren plangintza: erabiltzaileek kontuan izan beharko dute azken helmugara iristeko ordutegian aldaketaren bat egon daitekeela trafikoaren egoeraren arabera.
• Etxeko animaliak: muturrekoa duten txakurrak bakarrik daude baimenduta.
Zudugaraiko tunelak, Bilbo-Donostia trenbidekoak, 740 metroko luzera du eta trenbide bakarra du. Egingo diren lanen artean, buloiez eta proiektatutako hormigoiz osatutako tarte bat indartuko da.
Erabiltzaileek informazio gehiago dute www.euskotren.eus helbidean, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan.