Euskotrenek asteartean, irailaren 16an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Arsenal partida dela eta
Asteartean, irailaren 16an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club-Arsenal partida dela eta. Partida San Mamesen jokatuko da 18:45etik aurrera.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalera doan errefortzu-zerbitzuarekin. Irteera 17:44an izango da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna arteko zerbitzuaren mozketa partzialak egingo dira, 20/30 minutukoak gutxi gorabehera. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, tranbiara sartzeko prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.